Instituciones Culturales de la Iglesia de Bilbao unidos a Euskaraldia

Euskaraz mintzatzen garenok zer egin dezakegu gure hizkuntza bultzatzeko? Galdera honi erantzuteko Euskaraldia sortu da.

ETPI-ak eta elizbarrutiko kultura mahaia osatzen duten beste elkarteek Euskaraldiarekin bat egin dute. Kideen artean elizbarrutiko Jakinbide liburu-denda, Archivo, Labayru Fundazioa, elizbarrutiko komunika bideak, Museoa, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua Elizbarrutiko ikastetxeak eta BAM unibertsitatea daude.

Euskaraldia 11 egunetan zehar (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) emango da Euskal Herri osoan zehar, egun horietan euskara dakitenek euren artean euskaraz mintzatu dira. Guztiontzako aukera egongo da, euskara ulertu eta euskaraz mintzatzen dakitenentzako eta bakarrik euskara ulertzen dutenentzako ere.

Izena ematerako orduan bi aukera egongo dira. Alde batetik, ahobiziarena, hau da, euskaraz hitz egiten duten pertsonek euskara ulertzen duten pertsonekin euskaraz mintzatuko dira. Eta beste aldetik, belarriprest , hau da, euskara entzuteko prest dauden pertsonak hau hitz egiten ez duten arren.

Soilik bi baldintza daude 16 urte baino gehiagokoa izatea eta euskara hitz egin edo behintzat hizkuntza ulertzea.

Jakin dezazuen BAM unibertsitatean izana emateko aukera dagoela.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *