Category Archives: Itzaldi

Sínodo eta erronkak

IDTPtik gonbidatzen zaituztegu Sinodoaren esperientzia eta bere erronkak izenburua duen hitzaldira.

Gurekin izango da, Fhilomena Shizue Hirota: Berrizko Mesedeetako Misiolariak, Sinodoa prestatzeko Batzordeko kidea eta batzar sinodalean parte hartzen duena.

Topaketa datorren izango da:

Eguna: azaroaren 23an, osteguna,

Ordua: 10:30etan,

Lekua: Barriako 1. solairuko aretoan.

Zuen zain gaude.

IDTPtik Laudate Deum hitzaldira gonbidatzen zaituztegu

IDTPtik Laudate Deum izeneko hitzaldira gonbidatzen zaituztegu: garrantzitsuena premiazkoa dena eta Galo Bilbaok emango duena da.

Aukera ona da Frantzisko Aita Santuaren erregutze apostoliko berri honek planteatzen dituen erronkak ezagutzeko.

Topaketa datorren urriaren 26an izango da, osteguna, 18: 30ean, Barriako 1. solairuko aretoan.

Zuen zain gaude.

ARGAZKIAK ETA BIDEO baten laburpena

 

 

Laudate Deum buruzko HITZALDIA

 

IDTP bestelako BIDEOAK 

Sortu beharko leuken komunikazino-sen eta motari buruz gogoeta egingo da

Frantzisko Aita Santuak gizarte komunikabideen egunerako idatzi dauan mezua oinarritzat hartuta, datorren eguaztenez, maiatzak 31, 17:00etatik 18:30etara, batzar-solasaldia ospatuko da Josep Lluis Mico Blanquernako Ramon Llul komunikazino-fakultateko dekanoagaz eta Leticia Soberon komunikazinorako Vatikanoko dikasterioko kideagaz Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4). Bertan, Eleizak barrura zein kanpora begira dituan jardueretarako sortu beharko leuken komunikazino-sen eta motari buruz gogoeta egingo da.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko: idtp@idtp.org  edo 944795652.

Lekua: Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4).

Eguna: maiatzak 31

Ordua: 17:00etatik 18:30etara

Kristau elkartearentzako bokazinoak

Bertako bokazinoen eta bokazinoen aldeko mundo-jardunaldia dala-eta, beste elizbarrutiko erakunde batzuekin batera, bi jarduera burutu dira aste honetan:

Jesusen Lagundian bokazinoa sustatzeko ardura dauan Carlos Gómez-Vírseda jesuitarekin topaketa bat, bokazino pastoraltzaren erronka eta aukerei buruz lan egiteko.

Eta bokazino esperientzien mahai bat, zeinean, testigantza moduan, 4 lagunek euren bokazino ibilbidea eta honen elementu ahalbideratzaileak konpartitu dabezan, euren bokazino espezifikoaren azpimarratzeekin batera.

Topaketa emankorrak izan dira biak ala biak, eta lehenengo urratsa izan gura dabe elizbarrutiko pastoral proposamenean barrena doan bokazino kultura suspertzeko.