ETPIaren GAEA/DECA – laguntza on-line plataforma

Era bitara: euskaraz eta gaztelaniaz

2017-2018 ikasturtea

Matrikula egiteko epea zabalik!

 

ETPIaren GAEA/DECA proposamen berria:

 

  1. GAEA/DECA berria EUSKARAZ. Oso-osorik euskaraz.
  2. GAEA/DECA berria 4 modulurekin (4 x 6 kreditu).

 

Aurrez aurreko eskolen bidez egingo den GAEA/DECA, moodle on-line plataformaren laguntzarekin. “Parte hartu nahi baduzu, elkarrizketan jardun, desadostasuna adierazi,… baliotsua da aurrez aurreko eskoletan parte hartzea”.

24 kreditu. Ordutegia: astelehenero 6:00etatik 9:00etara eta larunbat bat hiruhileko bakoitzean.

Matrikulatzeko epea: 2017.eko ekainaren 1etik uztailaren 14ra.

Kurtsoaren hasiera: 2017.eko irailaren 4a

On-line plataforma laguntzarako

Moduluak GAEA/DECA Euskaraz

Erlijioa, kultura eta balioak (6 ECTS)

Honelako gaiak aurkezten ditu: balioetan hezi eta heziketa erlijiosoa nortasunaren osoko garapenean gizarte demokratikoetan. Gertaera erlijiosoa bere aniztasunean aztertzen du eta kristautasunaren gizarte presentzia kultura eta zientziekiko hartu-emanean fenomenologiaren eta gizarte zientzien ikuspuntu akademikotik.

Astelehenez, irailaren 4tik azaroaren 6ra, 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatez, urriak 7, 9:00etatik 14:00etara.

Kristau mezua (6 ECTS)

Kristau mezuaren funtsezko edukiak era sistematikoan aurkezten ditu teologiaren ikuspuntutik. Kristau mezuaren I. zatian aztertzen dira, besteak beste: Jesukristo eta bere mezua, kristautasunaren jatorrietatik gaur egunera arte, Biblia nork bere egitea eta gaur Biblia ulertzeko giltzak.

Astelehenez, abenduaren 4tik otsailaren 19ra, 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatez, urtarrilak 20, 9:00etatik 14:00etara.

Eliza, sakramentuak eta morala (6 ECTS)

Kristau mezuaren II. zatian, kristautasunaren funtsezko beste eduki batzuk lantzen dira, Eliza Jesusen jarraitzaileen elkarte bezala ulertuz, hau da, salbamenaren sakramentu bezala historia jakin batean, Euskal Herriko historian, bere liturgia eta sakramentuak, bere ikuspuntu antropologiko eta morala, giza duintasunarekiko konpromisoa eta osoko giza garapena.

Astelehenez, martxoaren 19tik maiatzaren 28ra, 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatez, apirilak 21, 9:00etatik 14:00etara.

Pedagogia eta didaktika: Erlijio Katolokoa (6 ECTS)

Arlo honetan, erlijioak beren-beregi hezigaiaren garapenari egiten dizkion ekarpenak lantzen dira. Erlijioari hezkuntzan dagokion lekua eta eskolako erlijio irakaskuntzaren berariazko nortasuna oinarritzen dira. Azkenik, programazio didaktikoa irakaskuntza honi dagozkion giltza pedagogiko eta teologiko batzuetatik bideratzen da.

Astelehenez, azaroaren 13, 20 eta 27an; otsailaren 26an; martxoaren 5 eta 12an eta ekainaren 4, 11, 18 eta 25ean, 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatez, azaroak 25, 9:00etatik 14:00etara.

IZENA EMATEA

Izena ematea, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutura bertara (Plaza Barria, 4-1. Bilbao), 9:30etatik 13:00era joanez egin daiteke edo 944 795 652 telefonora deituz. Izen-ematea gauzatzerakoan, oharra irakurri beharko da (esteka honetan), bataio-agiria entregatu eta izena emateko orria bete.

Gaikuntzarako ikastaro honek Eusko Jaurlaritzaren homologazio ofiziala du. GAEA/DECA euskaraz adierazpena Gotzainen Batzarrak egiten du, eta Estatu osorako balio du.

900 € ordaindu beharko dira.

Harremanetarako formularioa

Eta DECA OSO-OSORIK GAZTELANIAZ, sakatu hemen.