José Fernando Almazánen hitzaldia ikusi du

José Fernando Almazán ingeniariak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeko (HOAC) presidente ohiak hitzaldian azaldu nahi izan zuenez, ziurgabetasun garaian, kristau komunitateen presentzia aktibo eta errukiorra itxaropenaren seinale da.

Hurbil egotea, entzutea eta laguntzea. “Garai hauetan funtsezkoak diren elkarrizketarako eta itxaropenerako gaitasuna” aldarrikatu zuen.

Errealitatean presente egoteko lau gako

Almazanek lau gako azaldu zituen, eta batzuetan «zer egingo dugun ondo ez dakigun baina gure lekua dela badakigun leku hori aitortzea» dela onartu behar da. Dena begiradaren araberakoa dela esan zuen: «Aulkia non jartzen dudan, horrela ikusten dut errealitatea», ez gertatzen zaigunetik, baizik eta «pertsonei gertatzen zaienetik».

«Pertsonengana hurbiltzea, laguntza- eta adiskidetasun-loturak sortuz; harrera- eta gizatasun-guneak sortzea; justiziaren aldeko kontzientzia- eta konpromiso-prozesuak laguntzea, pobreekin eta prekarioekin batera; pertsonak erdigunean jarriko dituzten alternatibak erakustea; eta gure fedea nahi duenarekin partekatzea, hura haztea eragingo duten topaketa komunitarioak eskainiz», laburbildu zuen Amazanek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude