Tag Archives: jolaska

Aurkezpena: Txemi Santamariaren liburua

ISILTASUNEAN JOLASKA / Txemi Santamaría

Eguna: Maiatzak 17 , 18:30h

Lekua: Plaza Nueva, 4 – Lehenengo pisua

Barnekotasuna bizipen espazioa da, kanpoko mundutik heltzen diren erresonantziak biltzen duena.

Honetaz gain, zentzua ematen duen espazio kontzientea da.

Azkenik, traszendentziara irekitzen du, era horretan gizakiaren dimentsio sinbolikoa aldarrikatzen du.

Liburu honetan, hausnarketa esperientziarekin, teoria praktikarekin uztartzen da.

Irakasleei, familiei eta pastoraleko agenteei tresna bat eskeini nahi zaie haur, nerabe eta gazteei barne-mailako hezkuntzan laguntzeko.

Lasaitasun eta bakerako hezten ote dugu? Behar adinako garrantzirik ematen ote diegu geure ikasleen eta seme-alaben esperientzia eta bizipenei? Hezi ote daiteke barnekotasuna?

Liburu honekin, gaur egun gela gehienetan eta baita familietan ere izaten diren galdera eta beharren aurrean, erantzun erara aurkeztu nahi dugu barnekotasuna. Edozein irakasgairen irakaskuntzarako baliabide izateaz gain, intimitaterako espazioa, nork bere buruaren ezagupenean sakontzeko aukera eta adimen emozionala garatzeko baliabide bikaina eman nahi da.