All posts by

Foto del Diptico Norte Sur 2019-20_IDTP-Bilbao

Iparralde-hegoalde alkartasun kurtsoa

Iparralde-hegoalde alkartasun kurtsoa 2019-2020

HELBURUAK

  • Sakondu Ipar-Hegoalde arteko harremanen analisian ikuspegi historiko, soziologi, politika eta kultura esparruetan.
  • Barri Ona oinarritzat hartuta, Ipar-Hegoalde harremanak sendotu kristau ikuspuntutik, teologia eta sozial arloko Eleiz doktrinatik.
  • Ezagutu eta neurtu Ipar-Hegoalde harremanetan erabilten diren ibilbide, proposamen, solidaritza ekintza eta moldeak, norberaren partaidetza GKE batean eskeintzeko

ZUZENDUTA

  • Ipar-Hegoalde solidaritzarako erakunde baten partaide izateko prest dauden pertsonak (21 urte baino gehiago) hezi eta norberaren konpromesu pertsonal aurrera eroateko.
  • Arlo honetan konpromizua hartu duten pertsonak eta sakontze bide baten beharrean daudenak bai teori eta kristau ikuspegitik.
  • Bilbo Elizbarrutiko Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek Hegoaldeko herrialdetan antolatutako uda lan-taldeetan parte hartu nahi duten pertsonak.

METODOA
– Astero ordu biko ekitaldia.
– Talde txikian (10-12 pertsona) laguntzaile batekin.
– Partaidetza nagusi den batzarretan
– Aurreko norberaren irakurketa eta azterketa lana eginda.
– Alkarren-arteko ekintzaren batekin asteburuan.

Jaitsi dokumentoa KURTSO IPARRALDE-HEGOALDE.

TELÉFONOS DE CONTACTO:
Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza
Institutoa: 94 479 56 52
(preguntar por Estrella Moreno)
Elizbarrutiko Misioak: 94 401 36 99
(preguntar por Mertxe Aguirre)
Elizbarrutiko Caritas: 94 402 00 99
(preguntar por Amaia Ruiz)
Zure Pastoral Barrutiko gazte pastoraltzako arduraduna: 94 479 56 52
(preguntar por Estrella Moreno)

ANTOLATZAILEAK:
Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua, Bilbo Elizbarrutiko Caritas eta Elizbarrutiko Misioekin alkarlanean.

Gogoeta Astea

‘Ebanjelioaren Poza’ bizi eta zabaldu
“Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin”
(Jn 15, 9-11)

Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.

Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak. Continue reading

Gai erlijiosoko liburuak be eskuragarri Bilbon

Mundu guztiko eskauten zaindaria dan Gorka Deunaren egunez Liburuaren Nazinoarteko Eguna be ospatzen da.

Besteak beste Sebas Gartzia Trujillo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak idatzi dauan ‘Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinesmenera. Jende xumearen erlijio-jakituria’ eskuratu daiteke. Angel Mari Unzueta abadeak Bizkaia Irratian egin eutsan alkarrizketa idazleari. Alkarrizketa osorik, hemen. Continue reading