Frantziskoren ekonomia eta Arizmendiarreta

Azaroaren 19tik 21era “The Economy of Francesco’ nazinoarteko topaketa ospatuko da ‘online’. Joan dan martxorako egin eban deialdia eta Asisen ospatzekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratu behar izan zan. Helburua: nagusi dan sistema ekonomikoaren aldaketa bultzatuko dauan eta, Frantzisko aita santuaren esanetan, “biharko ekonomia arimaz hornitzeko” mundu-mailako hitzarmena lortu.

Era berean, azaroaren 29an, Arrasateko Kooperatiba-esperientziaren bultzatzaile nagusi izan zan Jose Maria Arizmendiarrieta Beneragarriaren heriotzaren urteurrena ospatuko da (+1976). Hauxe inoan berak: “Iraultza ekonomikorik izango bada, morala izango da, bestela ez da iraultzarik izango. Iraultza moralik izango bada, ekonomikoa izango da, bestela ez da iraultzarik izango”.

 

Azaroaren 26an, 18:30etan.
Isaías Hernando, Komuniozko Ekonomiaren nazioarteko presidentea.
Leire Bilbao, Innobasqueko Zuzendari nagusia.
Juan Manuel Sinde, Arizmendiarrieta Fundazinoko presidentea.

‘Zoom’ bidez ekitaldi honetan parte hartu gura badozu, idatzi helbide honetara: cgandoin@idtp.org Esteka jasoko dozu eta bertan klikatzea nahikoa izango dozu Mintegian parte hartzeko.

Deskargatu GONBIDAPENA La economía de Francisco y el venerable J.M. Arizmendiarreta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude