Category Archives: Formación

/

2024-2025 Bilbo ETPIaren egitaraua

Kaixo!

Honegaz batera aurkezten dizuegu 2024-2025 ikasturterako ETPIaren egitaraua. “Itxaropena SORTU/Avivar la esperanza”.

Gure proposamenaren hariak Ebanjelizatzearen VI. Elizbarrutiko Planak, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenak eta oraindino martxan dagoan Sinodaltasunaren sinodoak planteetan dituen erronkakaz lotuta dagoz. Jarduera puntualak aurkituko dozuez, hitzaldi-formauan, eta denporan gehiago irauten dabenak, mintegi eta monografiko gisa.

Ikasturte honetako lehenengo hitzaldia mahai-inguru bat izango da, Elizbarrutian gerora begira, eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala eta, datorren urriaren 17an, arratsaldeko 18: 30etan, Barriako aretoan. Laster zehetasun gehiago bialduko deutsueguz.

Jarduera interesgarriak aurkitzea espero dugu.

Zure zain egongo gara.

ONDO IZAN!

Ministerio Ordenatuaren VI. Jardunaldia

Otsailaren 18an, Ministerio Ordenatuaren VI. Jardunaldia ospatuko da Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik.

Kasu honetan, pandemiaren eraginez, bakarrik berbaldia eta honen osteko solasaldia ospatuko dira eta, gainera, beste leku batean, lagun arteko tartea gorde ahal izateko, Karmeneko parrokiako aretoan.

Mons. Luis Argüello Espainiako Gotzainen Batzarreko idazkari orokorra eta Valladolideko gotzain laguntzaileak jardungo dau hizlari lanetan, honen inguruan:

Bihurtze ekologikoa, ebanjelizatzea eta ministerio ordenatua

Sasoia prestatzeko Jaime Tatay, sj., Comillaseko Unibertsitatearen “Fedea eta Ekologia” irakurketa proposatzen dugu.

Bideoz grabatutako irudiak :

ETPI Youtube-n

https://www.youtube.com/user/idtpbilbao/videos