Kristau elkartearentzako bokazinoak

Bertako bokazinoen eta bokazinoen aldeko mundo-jardunaldia dala-eta, beste elizbarrutiko erakunde batzuekin batera, bi jarduera burutu dira aste honetan:

Jesusen Lagundian bokazinoa sustatzeko ardura dauan Carlos Gómez-Vírseda jesuitarekin topaketa bat, bokazino pastoraltzaren erronka eta aukerei buruz lan egiteko.

Eta bokazino esperientzien mahai bat, zeinean, testigantza moduan, 4 lagunek euren bokazino ibilbidea eta honen elementu ahalbideratzaileak konpartitu dabezan, euren bokazino espezifikoaren azpimarratzeekin batera.

Topaketa emankorrak izan dira biak ala biak, eta lehenengo urratsa izan gura dabe elizbarrutiko pastoral proposamenean barrena doan bokazino kultura suspertzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude