Sinodalitateari eta lidergoari buruz hausnartu gura dozu ?

Urtarrilaren 19an, gai honen inguruko mintegi bat jarriko dogu abian, Bikaritza Nagusiagaz lankidetzan. Urtarrila eta bagila bitartean, barikua, 6 topaketa egingo dira hilero, 9: 30-11: 30 orduetan, Barrian, materialak irakurri aurretik lan pertsonala eginez. Asistentzia egonkorraren konpromisoa eskatzen da.

Saio bakotxaren datak eta eukiak honako honeek izango dira:

Urtarrilak 19. Eklesiologia sinodala: gakoak.

Zezeilak 23. Lidergo ereduak. Jesusen lidergoa.

Martiak 22. Lidergoa, poderea, autoridadea eta ministeritza.

Jorrailak 19. Lidergo egiturak.

Maiatzak 17. Lidergo sinodal baten zailtasunak eta erronkak.

Bagilak 21. Ondorioak eta zehaztapenak praktika hobe baterako.

Parte hartu gura badozu, jarri gugaz harremanetan idtp@idtp.org helbidean edo itxi mezu bat 94 479 56 52 telefonoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude