Tag Archives: pastorala

Liburua: XXI. Mendeko Kristauak

XXI. MENDEKO KRISTAUAK. Hirugarren milurtekoaren aurreko pastoral galderak eta erronkak / Luis González-Carvajal.

Aldien ezaugarriak arretaz azaltzeko Kontzilioaren deiari jarraituz, Luis González-Carvajalek sinboloz beterik dagoen 2000. urteko data hori erabili nahi izan du bizi garen munduaren egoerari buruz hausnartzeko.

Lehenenik, kristauen artean neurri bereziak dituzten gizadi osoaren galderak eta erronkak aztertzen dira. Ondoren, Elizaren barru barruan sortzen diren galderak eta erronkak azaltzen dira.

Batzuek eta besteek XXI. mendeko kristauei erronka lehiagarriak jartzen dizkie. Arriskugarria eta baita buruhiltzaile ere izango litzateke hauek ahaztea.

Liburua –egileari berezko zitzaizkion argitasunez, jakinduriaz eta zehaztasunez idatzia; eta Juan Bizente Gallastegik maisuki itzulita– baliagarria da bai banakako hausnarketarako, baita talde ikasketarako ere.