Gai erlijiosoko liburuak be eskuragarri Bilbon

Mundu guztiko eskauten zaindaria dan Gorka Deunaren egunez Liburuaren Nazinoarteko Eguna be ospatzen da.

Besteak beste Sebas Gartzia Trujillo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak idatzi dauan ‘Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinesmenera. Jende xumearen erlijio-jakituria’ eskuratu daiteke. Angel Mari Unzueta abadeak Bizkaia Irratian egin eutsan alkarrizketa idazleari. Alkarrizketa osorik, hemen.

JAINKOAK DAUAN PRESENTZIA

Idazleak, Eleizbarrutiko irratiak Zapatu Santuz emon eban alkarrizketan adierazo ebanez, bertsolari eta idazle entzutetsuaren bizitzan sakontzerakoan benetan deigarri gertatu jakona “bere bizitzan Jainkoak dauan presentzia handia” da. Bere lanetan, %70 dira Jainkoaren aitamenak. Sebas Gartzia Trujillori deigarri gertatu jako hori, gaur egungo idazle gehienen lanetan ez dalako Jainkoaren inongo aitamenik agertzen.

ERLIJIOTASUNA

Xalbadorren lanaren inguruan, beste ezaugarri bat be nabarmentzen dau: bere erlijiotasuna aldi bitan banatzen dala. Lehenengoan, “zorroztasuna eta bildurra” nagusitzen dira eta bigarrenean, “Jainkoaren adiskide egin eta maitasuna nagusitzen da”. Zalantza barik, “Vatikano II.a Kontzilioaren ‘doinu’ barriek” eragin eben aldaketa hori. Beste alde batetik, Gartzia Trujilloren esanetan, bere bizitzako esperientzia bik markatu eta aldatu eben fedea ulertzeko eban era: bakar-bakarrik egoala mendian izan eban istripua eta alabagaz bat egitea, aurretik bere dibortzioa autortu ez eta beragazko hartu-emonari uko egin eutson-eta.

XALBADORREN BIZITZA Dokumentala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude