‘Ebanjelioaren Poza’ bizi eta zabaldu
“Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin”
(Jn 15, 9-11)
Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.
Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak.
Hitzaldiak eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira Asteari giharra eta arnasa ematen diotenak. Astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.
Gogoan izatekoak
ARRUPE HOTELA Tel: 943-025.026
Partaideen kopurua mugatua dugu, etxeak hala behartuta. Beraz, izen emateko azken eguna uztailaren 15a izango da, taldea lehenago osatzen ez bada. Beti ere, lo egiteko gela hartzeko lehentasuna, aste osorako datozenek izango dute.
Harrera, astelehen goizeko 9etan egingo da.
Izena emateko:
GIPUZKOAN
Iñaki Iraola …………………………………………………. 943.692.690
Kepa Aranberri …………………………………………………. 600.884.322
ARABAN
Iñaki Oregi………………………………………………….. 945.272.888
BIZKAIAN
Xabier Jaio………………………………………………….. 656.282.162
Sebas Garzia Trujillo…………………………………… 944.795.652
IPARRALDEAN
Alexandre Aguerre………………………………………………… (0) 559.703.93
NAFARROAN
Luis Igeltz……………………………………………………. 679.376.765
Xabier Irigaray……………………………………………. 948.290.760
HIZLARIAK:
- ANGEL MARI UNZUETA, Tabira
Pastoral Barrutiko abadea, Durangaldea - JON SARASUA, Mondragon
Unibertsitateko irakaslea - PELLO AZPITARTE, jesuita. Deustuko
Unibertsitateko pastoral-arduraduna - XABIER ITÇCAINA, CNRS-Bordeleko
Sciences Paueko Centre Emile Durkheim-eko
zuzendaria eta Zientzia Politikoetako irakaslea - EGOITZ ZABALA, misiolari-ohia,
Arrasateko Aita Menni ospitaleko pastoral
arduraduna.