iparralde-hegoalde alkartasun kurtsoa 2017-2018 .

Iparralde-hegoalde alkartasun kurtsoa 2017-2018

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Bizkaiko Caritaseko Lankidetzarako egitarauagaz eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzagaz batera, Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren ekitaldi barrirako deialdia egiten dau.

Hogeta bat urtetik gorakoentzat da; hain zuzen be, Ipar-Hegoaldea gaiaren inguruan jakin-mina daben, hezi gura daben eta alkartasunezko erakunderen batean konpromiso pertsonala hartu gura dabenentzat.

Ikastaroaren helburuak litzatekez: gure munduaren errealidadearen azterketan sakondu; Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik errealidade horren kristau ikuspuntua garatu eta behartsuen aldeko hautua egiteko lagungarri diran hainbat bide eta ekimen solidario ezagutu eta baloratu.

Ikastaroaren amaieran, udaldian Hegoaldean esperientzia bizi izateko aukera eskaintzen da, hausnartutako guztiari arpegia ipini ahal izateko.

Datorren urriaren 18an, 19:30etan, ikastaroa aurkezteko saioa ospatuko da.

ZATOZ ETA PARTE HARTU!

Informazio gehiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude