10Uzt/17

Gogoeta Astea

Gogoeta Asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.

Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta Asteak. Continue reading

02Eka/17

Sebastian Gartzia Trujilloren liburuaren aurkezpena

Sebastian Gartzia Trujilloren

“Hamaika Euskal Literato eta Jainkoa”

Liburuaren aurkezpena

Sebastian Gartzia Trujillo (Barakaldo, 1944), euskal Filologian doktorea, Euskaltzain urgazlea 1996tik eta Bilboko Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzako kolaboratzailea da.

Pasa den urtean Hamaika euskal literato eta Jainkoa argitaratu du, XX. Mendean euskal literaturan idazlen lanean murgildu egin du bertan osagai erlijiosoaren presentzia eta Jainkoaren irudimena azaltzeko. Txomin Agirre hasita, Jean Etxepare, Orixe, Lizardi, Mirande, Txilladergi, Lekuona, Gandiaga, Aresti, Lete eta JosAnton Atzeren obrak aztertu ditu.

Partaideak:

Andres Urrutia, Euskaltzaindia

Jon Kortazar, UPV/EHU

Sebastian Gartzia Trujillo

Sebastian Gartzia Trujilloren elkarrisketa Diario Vasco egunkarian

Eguna:

Osteguna, 2017ko ekainaren 15a -10.30

IDTPan, Bilboko Plaza Barria 4, 1