“ Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia” berbaldian parte hartzera deitzen zaituegu, martxoaren 21ean -eguena- , 18:30etan.
Berbaldia Teologia Institutuak eta Karidade eta Justiziako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak antolatzen dogu, eta Ebanjelizatze Plan barriaren helburuetako bategaz lotuta dago. Hain zuzen ere, honako hau proposatzen du: “Bihurtze ekologikoa eragin gizarte-ingurumenaren aldeko justizia eta danona dan etxearen eta bertan bizi garanon zaintza bultzatzeko”.
Izenburua “Espiritualtasun kristaua eta ekologia integrala” da. Adierazoten dauen moduan, kristinau esperientziak eta espiritualtasunak dimentsino ekologikoagaz daben loturan sakontzea interesetan jaku; holan, Aita Santuak proponiduten dauen bihurtze ekologikoaren erronka planteetean, ez da eranskin arrotz gisa, edo moda edo denpora jakin bati lotuta, baizik eta gure sinisdun izateagaz benetan bat datorren zeozer lez. Hortik abiauta, bi gaiak lotzen dabezan argudioak aztertu gura doguz.
Horregaz batera, garrantzitsua da jakitea zer elementu espiritualek euts diezaieketen egiten doguzan edo egin gura doguzan ahalegin praktikoei, ekologia integralaren proposamena serio hartzen badogu, eta zelan indartu.
Horretarako, Román Pardo Manrique, Burgosko eleizbarrutiko abadea eta Salamancako Unibertsidade Pontifikaleko Teologia irakaslea, izango dogu gugaz.