Gure gogoak Jainkoari bideratzeko orduan, batzuetan ez dugu nola hasi asmatzen. Esperientziaz badakigu, otoitza formulatu eta esateko orduan, beste fededun batzuen otoitz-testuak lagungarriak izan ohi dakizkigukela.
Urte batzuk direla, Bilboko Teologia eta Pastoraltza Institutuan bakarka zein taldeka otoitz egiten laguntzeko testuak eta hausnarketak prestatzen ari gara. Euskaraz tresna gutxiago dagoela uste dugunez, azken bi hamarkadetan hainbat otoitz-liburu argitaratu ditugu asmo horrekin:
Hiriaren erdian isiltasunerako eta bakerako espazioak sortzeko beharra ikusita, 2004an, “Grupo Contemplación en el Mundo” taldearekin batera, talde-otoitzerako gidoi multzo bat argitaratu genuen: Begiespena munduan. Otoitz egiteko lagungarriak.
2007an Jainkoaren otoizka otoitz eta olerki bilduma aurkezten genuen. Testu gehienak poemak dira, horietako asko euskal poetak idatzitakoak. Bilduma hau Aitor Etxebarriak eta Sebastian Garcia Trujillok koordinatu zuten. |
2010ean, Jaime Asenjok zuzendutako Zure hitza, nire bizi. Bibliako irakurgaiak hiletetarako argitaratu genuen, hiletetan otoitz egitekoan, lagungarria izan dakigun helburuz.
2023 urtean , Otoizbidea kuadernotxo txukuna argitaratu dugu. Liburuxka hau oso praktikoa izan dakigula uste dugu. Lau astez otoitz egiteko otoitzak eskaintzen dizkigu.
Hautaketa, antolaketa eta txukuntze lanak Jabi Oñatek egin ditu.
Salgai: 6 eurotan, Jakinbiden et IDTPren ordezkaritzan