Sinestun eta lagunak / Sinestun zeren lagunak?

Sebastian Gartzia Trujillo (edizioaren koordinatzailea)

Xabier Leteren erlijiotasunari buruzko hausnarketa bat eskaini nahi izan diogu eta, bide batez, Lourdes Iriondorena eta, laburki bederen, bion lagun eta konfidente izan zen JoxAnton Artzerena ere bai.

Hausnarketa honetan parte hartu dute Xabier Lete hurbiletik ezagutu zuten Donostiako gotzaina zen Jose Mª Setienek, Donostia Ospitalean ZIUko mediku burua den Felix Zubiak, Joxe Arregi teologoak, eta, Xabierren erlijiozkotasuna arreta bereziaz aztertu duten hainbat lagunek: 2020ko Euskadi Saiakera Saria irabazi zuen Alexander Gurrutxagak, Ainhoa Uriartek, Sebastian Garcia Trujillok eta Txema Kortazarrek. Andoni Salamerok pintzelada adierazgarri batzuk nabarmendu dizkigu JoxAnton Artzeren erlijiozkotasunari buruz.

Lourdes eta Xabier eta JoxAnton Artze lagun minak izan ziren eta, bizitzan zehar, kristau sinestunak sinesgabeak eta sinestunak izan ziren. Beren arteko adiskidetasunak zenbateraino eragin zuen beren erlijiozkotasunaren prozesuan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude