Category Archives: Biblioteca

Liburutegiko 111. boletina aurkitzen dizuegu

Berri honekin batera ETPIko Liburutegiko 111. boletina bidaltzen dizuegu, 2021.ko uztailatik abendurarte gure liburutegian sartutako liburuak jakinerazteko.

En este boletín se recogen monografías que reflexionan sobre cómo creer y cómo transmitir lo que creemos, sobre cómo crecer espiritualmente, cómo acompañar, cuáles son los retos de la Iglesia en estos tiempos revueltos, el camino de la sinodalidad; obras que nos ayudan a hacernos cargo de la realidad y a no perder el horizonte.

Como suele ser habitual, en el segundo número del año aparece también la relación de publicaciones periódicas de la hemeroteca junto con información sobre las incidencias producidas: nuevas suscripciones, cambios de formato, revistas que se han dejado de publicar…

Zuen lana errazteko helburua betetzea espero dugu. Beti bezala, zuen esanetara geratzen gara gure eta zuen liburutegi honetan.

También podéis acceder al catálogo bibliográfico a través del siguiente enlace web.

Marian Cantón de Salazar (Bibliotecaria del IDTP)

Sinestun eta lagunak / Sinestun zeren lagunak?

Sebastian Gartzia Trujillo (edizioaren koordinatzailea)

Xabier Leteren erlijiotasunari buruzko hausnarketa bat eskaini nahi izan diogu eta, bide batez, Lourdes Iriondorena eta, laburki bederen, bion lagun eta konfidente izan zen JoxAnton Artzerena ere bai.

Hausnarketa honetan parte hartu dute Xabier Lete hurbiletik ezagutu zuten Donostiako gotzaina zen Jose Mª Setienek, Donostia Ospitalean ZIUko mediku burua den Felix Zubiak, Joxe Arregi teologoak, eta, Xabierren erlijiozkotasuna arreta bereziaz aztertu duten hainbat lagunek: 2020ko Euskadi Saiakera Saria irabazi zuen Alexander Gurrutxagak, Ainhoa Uriartek, Sebastian Garcia Trujillok eta Txema Kortazarrek. Andoni Salamerok pintzelada adierazgarri batzuk nabarmendu dizkigu JoxAnton Artzeren erlijiozkotasunari buruz.

Lourdes eta Xabier eta JoxAnton Artze lagun minak izan ziren eta, bizitzan zehar, kristau sinestunak sinesgabeak eta sinestunak izan ziren. Beren arteko adiskidetasunak zenbateraino eragin zuen beren erlijiozkotasunaren prozesuan?

“Uztaro betean”, Angel Mari Unzuetaren artikuluak

Kalean dago joan den urteko azaroan hil zen Angel Mari Unzueta elizbarrutiko abadeari eskainitako “Uztaro betean” liburuaren lehenengo argitaraldia. Liburu honek Angel Mari Unzueta Bilboko Eleizbarrutiko bikario ohi zenak hainbat agerkarirako idatzitako artikuluak jasotzen ditu. Liburuaren ardatz nagusia teologia pastoralean kokatzen da: Kontzilio Vatikano II. aren argi-ilunak bere gauzapenetan, zer Eliza XXI. menderako, laikoek eta apaizek partekatutako bidea, Elizaren mezua bakeaz… On Joan Maria Uriartek, Donostiako gotzain erretiratu eta Angel Mariren lagun eta hezitzaileak, idatzi du liburuaren hitzaurrea.

QR kode baten bidez ikus-entzunezko hainbat agiri ikusi daiteke, besteak beste Diman ospatu zen eta ETBak emon zuen azken meza, Bilboko Eleizbarrutiaren historiari buruzko kapituluak –Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailaren laguntzarekin egindakoak-, Bizkaia Irratian emititutako hainbat audio edo Urkiolako omenaldiaren laburpena.

Liburua Jakinbide Liburudendan saltzen da (18€)

ETPIko Liburutegiko boletina berria

Kaixo lagunak:

ETPIko Liburutegiko 110. boletina bidaltzen dizuegu, 2021eko urtarrilatik ekainararte gure liburutegian sartutako liburuak jakinerazteko.

También podéis acceder al catálogo bibliográfico a través de la página web del IDTP.

Esperamos que este boletín de novedades sea de utilidad para vuestra formación y de apoyo en el trabajo pastoral.

Y aprovechamos la ocasión para recordaros el horario en la Biblioteca del IDTP: todas las mañanas de 9’30 a 13’30h y lunes y miércoles por la tarde de 16 a 19h.

Beti bezala, zuen esanetara geratzen gara gure eta zuen liburutegi honetan.

Marian Cantón de Salazar
(Bibliotecaria del IDTP)

DESCARGA el Boletín de Novedades Bibliográficas