“Uztaro betean”, Angel Mari Unzuetaren artikuluak

Kalean dago joan den urteko azaroan hil zen Angel Mari Unzueta elizbarrutiko abadeari eskainitako “Uztaro betean” liburuaren lehenengo argitaraldia. Liburu honek Angel Mari Unzueta Bilboko Eleizbarrutiko bikario ohi zenak hainbat agerkarirako idatzitako artikuluak jasotzen ditu. Liburuaren ardatz nagusia teologia pastoralean kokatzen da: Kontzilio Vatikano II. aren argi-ilunak bere gauzapenetan, zer Eliza XXI. menderako, laikoek eta apaizek partekatutako bidea, Elizaren mezua bakeaz… On Joan Maria Uriartek, Donostiako gotzain erretiratu eta Angel Mariren lagun eta hezitzaileak, idatzi du liburuaren hitzaurrea.

QR kode baten bidez ikus-entzunezko hainbat agiri ikusi daiteke, besteak beste Diman ospatu zen eta ETBak emon zuen azken meza, Bilboko Eleizbarrutiaren historiari buruzko kapituluak –Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailaren laguntzarekin egindakoak-, Bizkaia Irratian emititutako hainbat audio edo Urkiolako omenaldiaren laburpena.

Liburua Jakinbide Liburudendan saltzen da (18€)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude