Ebanjelioaren poza elizan eta gizartean

10,00

Categoría:

Descripción

2015eko Gogoeta Astean, XXXI.a alegia, Ebanjelioaren Poza Elizan eta Gizartean gaiaz aritu gara. Kristauok ez omen gaude gure urterik onenetan; gure inguruan, bederen (Asian, Afrikan, edota… hobeto gaudela dirudi, hilarazten badituzte ere). Halaz ere, behi txarreko eta argalen zazpiurtekook, batik bat, kristauen kopuruari begira dira txarrak gehiago mamiari begira baino. Hots, gaur egunean, Vatikanoko II. Kontzilioaren ondorengo urteotan, batik bat, argi eta hurbilago dugu Jesusen mezu salbatzailea, gure gaztarako burdinazko urteetan baino. Eta Faraonen ametsari jarraituz, ez dezagun ahaztu, itxura txarreko behiek itxura ederrekoak jan egin zituztela. Urte hobeak etorriko zaizkigu, zuhurtziaz –hots, Jesusen Espirituaren haize zein suaren alde- jokatzen baldin badakigu. Ez dira, beraz, oraingoak negarrez egiteko urteak, “sakanak betetzeko eta bidexkak zuzentzekoak” baizik (Lk 3, 4-5). Eta ildo horretan abiatu ginen hogeita bau urte direla eta bide beretik jarraitu nahi dugu Gogoeta Asteetan

             Gure kristau egoera alde txarrak eta onak argitzeko antolatu genuen 2015eko Gogoeta Astea, baita horretarako aukeratu egin genituen hizlari egokiak ere. Lehen egunean, Jose Antonio Pagola etorri zitzaigun Konbertsio pastorala eta Elizaren berrikuntzaz jarduteko.Gogotsu entzun genion era mamitsu aritu zitzaigun. Bigarren egunean, Alboan elkarteko kidea den Aloña Bracerasek Behartsuak: ebanjelizatzearen gizarte alderdia mintzatu zitzaigun (ez dugu, tamalez, hitzaldia argitaratu ahal izan). Hirugarrenean, lekaime agustindarra den Arantxa Jakak Ebanjelioaren espiritualtasunaz berba egin zigun.Laugarren egunean, Bilboko Elizbarrutian familien egoeraz zaintzen duen Lagungo elkarteko arduraduna diren Jon Elorduik eta Txemi Santamariak ekarri genituen. Lehenak: Familian bizitza zainduz: Zaitasunean elkarri eustiz eta bigarrenak Familian elkarrekin hazten gaak landu zituzten. Eta azkenean, Arantzazuko frantziskotarra den Iñaki Beristainek Eliza berri bati begira. Amets baten ezaugarria. Tartean Joseba Errekalde, Gabi Oyarzabal, Marzel Andrinua eta Maite Irazokiren kristau testigantzak ere gustura baino gusturago entzun genituen egunoroko azken orduetan. Maite Irazokiren testu ederra ere, Emazte eta fededun alegia, liburu honetan aurki dezakezue.

             Gauza jakina da otoitza geldo eta mamitsuek ere parte nagusia hartzen dutela gure Gogoeta Asteetan, non biltzen garen Euskal Herri osoko kristauok, norberak bere euskalkiarekin. Mendekoste txiki bat zeren eta denok, Iparraldeko zein hegoaldekook “Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten dizkiegun” (Eg 2, 11); baita geure herri-kantu hunkigarrietan ere.

                                                                       Sebastian Gartzia Trujillo (edit.)

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Ebanjelioaren poza elizan eta gizartean”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *