Archivos de la etiqueta: Txema Kortazar

Hiru argitalpen berri kaleratu ditugu euskaraz

2025. urtean, Bilboko Elizbarrutiko IDTPk, Bizkaiko Diputazioaren laguntzaz, hiru argitalpen berri kaleratu ditu euskaraz.

Lehena, Hemen Aleak bildumaren 0 zenbakia. Gaia: Sinodalitatea. Liburuxka horretan Txema Kortazar-en eta Estrella Moreno-ren artikulu bana azaltzen zaizkigu; lehena, “Sinodoa: esperantza eta etsipena” eta bigarrena, “Sinodalitatea eta lidergoa”. Liburuxka honen arabera, Sinodalitateari buruz hiru maila bereiz ditzakegu: zer ulertu, nola gauzatu eta zer urrats proposatu gure eliz errealitateko sinodalitatean aurrera egiteko. Testua taldeetan lantzekoa aproposa da; horretarako azken orrialdeetan galdera batzuk proposatzen dira.

 

 

 

 

 

Bigarren liburuak Bihotz-orbainak galera esanguratsuaren ondorenak du izenburu (168 or). a Bilboko Elizbarrutian Sendi Onerako Lagungo Zentroko kide eta psikologoa eta Psikoterapia Esperientzialean aditua den Rosa Mª Martínez-ek idatzi du. Liburuaren edukia bi zatitan banatuta dago: lehenean, maite dugun pertsona baten heriotza dela eta sortzen zaizkigun galderak azaltzen dira eta bigarrenean, dolu-minetan dagoen pertsona bati nola lagundu. Epilologoa Jon Elordui, Lagungoko zuzendari eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak idatzi du. Gehigarri gisa, testuari Juan Mª Lechosak tanatorioetan hildakoei agur egiteko prestaturiko otoitza erantsi diogu.

 

 

 

 

 

Hirugarrena, Giza Zientzietan graduatua eta Filosofian eta Euskal Filologian dotorea den Jon Mentxakatorrek burutu duen Arizmendiarrieta, gizagile eta herrigile liburua da (205 or.) Saiakera hau IDTPren eta Azirmendiarrieta Kristau Fundazioaren elkarlanaren fruitua izan da. Liburu honetan on Jose Mari Arizmendiarreta euskal pentsamenduaren lerroan kokatzen da (Gasteizkoko seminarioaren eragina luzea, eta abar). Biografiaz gain, Mentxakatorrek Arizmendiarretaren proiektuaren lehen lekukoen testigantzak bildu, kontestualizatu eta komentatu egiten ditu.