Jainkoaren Herrian dinamismo sinodala bizirik mantentzeko asmoz, otsailaren 22an, eguenean, Francisco José Ruiz Pérez Deustuko Unibertsidadeko Teologia dekanoak lagunduta, “Bereizketa komunitarioa: alkarregaz ibilteko modu bat” izeneko berbaldia egin zan.
Hizlariak bereizketa-prozesu personal eta komunitarioak laguntzeko bere esperientziatik eta azken garaian sortutako beilegizontaltasun-elizearen mobimentuaren barruan kokatu eban bere berbaldia, misino-proiektu partekatuak, baterako lidergoak eta misinoa Eleiza osoarena dalako kontzientziatik abiauta.
Bere komunikazioa funtsezko bi dimentsiotan oinarritu zuen: mistika jarrera teologal gisa eta aszesia praktika espiritual gisa. Lehenengoan, errealitatearen irakurketa sakona egitearen eta Jainkoa Jainko izaten uztearen garrantzia nabarmendu zuen, batzuetan bere ekintza aurreikusi ezina eta nahasgarria hartuz. Bigarrenean, baldintzatzaile gutxiagorekin eta askatasun handiagoz aukeratzeko autoezagutza handiagoa behar zela adierazi zuen, eta judizioak geldiarazteko jarrera, Jainkoaren berritasuna ez eragozteko.
Hitzaldi osoa hemen entzun daikezu: