F. Javier Vitoria Cormenzana, 2025EKO Jubileua eta behartutako migrazioak, ETPI, Bilbao, 2025
BERRIKUSPENA
Liburutxo honetan, Javier Vitoriak Bibliako Jubileuaren (Lebitarren liburuan azaltzen dena) esanahia gogorarazten digu eta bere esanahia eguneratzeko ahalegina egiten du gaurko egunerako.
Bidea bera, alegia, gure bizitzak hobetzeko bilaketa adierazteko erabiltzen den metafora, da gure bihotzak barkamenera eta Jainkoaren errukira zabaltzeko aukera bat.
Erromesaldi batean, pertsonak etxetik eta egunerokotasunetik ateratzen dira, eta bidean doazela, beren baitan, beren bihotzaren barruan begiratzen dute: Jainkoarekin eta neba-arrebekin dituzten harremanak berrikusten dituzte, Jainkoak bakoitzari eskatzen diona entzun eta bilatu nahian; eta, azkenik, konbertsioa.
Aurreko hori nahitaezko migrazioarekin lotzen du. Hau da, pertsonek beren lurra uzten dutenean, gerretatik, politika zapaltzaileetatik, hondamendi naturaletatik edo, besterik gabe, pobreziatik ihesi, haientzat eta haien familientzat bizitza hobea bilatuz. Eurek egiten duten bide hau da, bestalde, kristau elkarteak Jaungoikoaren ahotsa entzuten duen lekua, gure abegi- eta harrera-erantzuna eskatzen duen ahotsa.
Frantzisko aita santuak “itxaropenezko erromes” izatera gonbidatzen gaitu. Jubileua ospatzea dugu diruarekin, gizatasunarekin eta naturarekin dugun harremana berrikusteko gonbidapena. Ez dugu etsi behar “ez dago zer eginik” esanda. Anaitasun unibertsala lortzeko Jainkoaren planak gure eskuak, ausardia eta erresistentzia behar ditu.
Para la solapa
Bilboko elizbarrutiko abadea. Bilbon Artxandapeko kristau komunitatean bizi eta partekatzen du bere fedea Jainkoaren Erreinuan. Cristianisme i Justícia ikerketa-zentroko teologia-arloko kide da. Bilboko elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuko zuzendaria izan da eta teologia irakaslea Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatean eta San Salvadorreko José Simeón Cañas Erdialdeko Amerikako Unibertsitateko Monseñor Romero Zentroan. Iglesia Viva aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide izan zen.
Para la contracubierta
Itxaropenerako arrazoi gutxi ematen digun errealitate baten erdian, jarraipen itxaropentsua egiteko deia serio-serio hartzeko eta zehazteko aukera ematen digu gure bizitzan Jubileuak. Azken finean, gizateria eta Eliza gisa dugun bidegabekeria globalaren erronkari ez ikusiarena ez egiteko eta aurre egiteko dei bat da; alegia, herrien eta baliabideen esplotazioa, diru-gosea dinamika ekonomiko gisa, botere-gehiegikeria, migratzaileen drama, pertsonen salerosketa, gerra eta indarkeria antolatua… Eta, azkenik, gure oinarria eta babesa Jainkoarengan jartzeko gonbidapena da; izan ere, zeregin horri ezin diogu geuk bakarrik aurre egin; batez ere haren deiari leial izan eta iluntasunaren erdian zutik iraun nahirik. (Estrella Morenoren hitzaurretik hartuta)

