Category Archives: Itzaldi
José Fernando Almazánen hitzaldia ikusi du
Hurbil egotea, entzutea eta laguntzea. “Garai hauetan funtsezkoak diren elkarrizketarako eta itxaropenerako gaitasuna” aldarrikatu zuen.
Errealitatean presente egoteko lau gako
Almazanek lau gako azaldu zituen, eta batzuetan «zer egingo dugun ondo ez dakigun baina gure lekua dela badakigun leku hori aitortzea» dela onartu behar da. Dena begiradaren araberakoa dela esan zuen: «Aulkia non jartzen dudan, horrela ikusten dut errealitatea», ez gertatzen zaigunetik, baizik eta «pertsonei gertatzen zaienetik».
«Pertsonengana hurbiltzea, laguntza- eta adiskidetasun-loturak sortuz; harrera- eta gizatasun-guneak sortzea; justiziaren aldeko kontzientzia- eta konpromiso-prozesuak laguntzea, pobreekin eta prekarioekin batera; pertsonak erdigunean jarriko dituzten alternatibak erakustea; eta gure fedea nahi duenarekin partekatzea, hura haztea eragingo duten topaketa komunitarioak eskainiz», laburbildu zuen Amazanek.
Itzaldia: Sinodaltasunaren sinodoa
Mauricio Lopez ekuadortarrak bere ibilpide luzeari esker partekatu daikedan esperientzia ezagutzera konbidatzen zaitugu:
Amazoniako Eliz Konferentziako presidenteordea (CEAMA)
Giza Garapen Integralerako Dikasterioko kidea
Sinodaltasunaren sinodoaren talde metodologiko eta bideratzaileko kidea
Amazoniako PUAM unibersidade-programaren zuzendaria
Ez itxi pasetan parte hartzeko aukera hau!
Eguna: lunes 28 de abril.
Ordua: 19:00 – 20:30h
Lekua: Bilbao. Barria, Plaza Nueva , 4
Itzaldi: Konbertzio ekologikoan dagoen Elizaren esperientziak
Mauricio Lopez ekuadortarrak bere ibilpide luzeari esker partekatu daikedan esperientzia ezagutzera konbidatzen zaitugu:
Amazoniako Eliz Konferentziako presidenteordea (CEAMA)
Giza Garapen Integralerako Dikasterioko kidea
Sinodaltasunaren sinodoaren talde metodologiko eta bideratzaileko kidea
Amazoniako PUAM unibersidade-programaren zuzendaria
Ez itxi pasetan parte hartzeko aukera hau!
Eguna: martes 29 de abril.
Ordua: 19:00 – 20:30h
Lekua: Arrupe Etxea C/ Padre Lojendio, 2
Itzaldi: Esperientziak partekatzeko eta alkarte barneratzaileetarako bidean
Gure Elizbarrutiko Elizea VI. EEEren tarteko ebaluazinoaren prozesuan dago, eta horren ikuspegiak Jesus Jaunak alkarte bizi eta abegikorrak eregiteko egindako gonbidapena jasoten dau.
ETPItik, alkarrizketarako gune honetara konbidatzen zaituegu ETPItik, bost harrera-esperientzia partekatzeko eta alkarte barneratzaileetarako bidean. Ebanjelizatze Planari bultzada barria emoteko eta gogotsu egoteko aukera.
Abenduaren 12an, osteguna, 18: 30ean, Plaza Barriko 4. zenbakiko 1. solairuan (Barria), zuen barri emongo deutsuegu.
Espero dogu zuen interes pastoralekoak izan daitezala.
Ikasturte Amaiera Honetarako Azken Nobedadeak
IKASTURTE AMAIERA HONETARAKO AZKEN NOBEDADEAK:
Programatik kanpo, zuen interesekoak izango direla uste dugun beste bi jarduera barri gonbidatzen zaituztegu. Horiei lekua egiteko, datorren ikasturterako atzeratu dugu maiatzaren 23rako aurreikusita zegoen hitzaldia, izenburu hau zuena: La propuesta del evangelio a los millennials.
- NOR IZATEA GAUR: AFEKTIBITATE- SEXU HARREMANEAN ERROAK
– Hezkuntza Sailak, Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak eta ETPIak antolatutako hitzaldia da.
- 2. Gizarte-komunikazioen jardunaldia dela eta, aurtengo gaia ADIMEN ARTIFIZIALA
– Kultur Erakundeen Mahaia eta ETPIak antolatuta
Bi topaketei buruzko informazio zehatza honekin batera doazkizuen txarteletan ikus dezakezue. Zuen zain gaude!
![]() |
![]() |
Roman Pardo:”Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia”
“ Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia” berbaldian parte hartzera deitzen zaituegu, martxoaren 21ean -eguena- , 18:30etan. Continue reading
“Bereizketak Elizan horizontaltasuna indartzea eskatzen dau”
Jainkoaren Herrian dinamismo sinodala bizirik mantentzeko asmoz, otsailaren 22an, eguenean, Francisco José Ruiz Pérez Deustuko Unibertsidadeko Teologia dekanoak lagunduta, “Bereizketa komunitarioa: alkarregaz ibilteko modu bat” izeneko berbaldia egin zan. Continue reading
ETPItik dei egiten deutsuegu “ALKARTE BEREIZKETA: Alkarregaz bide egiteko aukera”
ETPItik dei egiten deutsuegu “ALKARTE BEREIZKETA: Alkarregaz bide egiteko aukera” berbaldian parte hartzera deitzen zaituegu. Continue reading
D. Sagert: Fedearen esperientzia komunikatzea
Fedearen esperientzia gaur komunikatzea izango da teologia protestantean lizentziaduna eta kultur zientzietan doktorea den Dietrich Sagert hitzaldiaren izenburua. Continue reading





