Nuevo libro de Luis González-Carvajal

Beste batzuetan bezala, urtearen amaieran eta Durangoko Azokarekin bat egin nahian, liburu berri bat argitaratzen dugu. Oraingo honetan kristauak prestaketan lagundu nahi dogu, askotan mezetan kredoa errepikatzen mugatzen garalako, esaten dugunari kasurik egin barik.

Egunero aldatzen diren irakurketa biblikoei erreparatzen diegu eta monizioen, eskaeren eta esker oneko ekintzen testuinguruei erreparatzen diegu. Sinesten dugunaren eta Elizak proposatzen digunaren sintesia, haatik, modu automatikoan errezitatzen dugu.

Automatismo horren aurka sortu da liburu hau, zeinean Kredoaren atalak azaltzen baititu erudizioa, argitasuna, espiritualtasuna eta umorea pixka bat nahastuz.

Autoreak hitzaurrean , San Agustinen esamolde batekin, «Sinesteko ulertu beharra nabarmentzen digu».

Egilea da Luis González-Carvajal apaiz madrildarra eta teologian doktorea. 25 liburu baino gehiago idatzi ditu, horien artean Hona gure fedea. Unibertsitarientzako teologia ospetsua.

Eta Juan Bizente Gallastegik, kararakterizatzen duen maisutasunez egiten du itzulpena.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *