ÚLTIMAS PUBLICACIONES DEL IDTP = GURE AZKEN ARGITALPENAK (2022-2023)
Una contribución a la reflexión teológica en euskera.
Euskarazko teologia-gogoetari gure ekarpena.
XXI. MENDEKO KRISTAUAK. Hirugarren milurtekoaren aurreko pastoral galderak eta erronkak / Luis González-Carvajal.
Aldien ezaugarriak arretaz azaltzeko Kontzilioaren deiari jarraituz, Luis González-Carvajalek sinboloz beterik dagoen 2000. urteko data hori erabili nahi izan du bizi garen munduaren egoerari buruz hausnartzeko.
FEDEAREN TRANSMISIOA. Krisia eta saiakerak / Estrella Moreno eta Javier Oñate
Kristautasunak aurre egin izan dio beti kultura berrien erronkari eta, Tarsoko Paulorengandik hasita, ez du kulturatzea alde batera utzi. Gaur, jasotako tradizioa belaunaldi berrien esku jartzea dagokigu, fedearen eta kultura berrien arteko hartu-emanean, kristautasunaren molde berriak, hizkuntza berriak, irudi berriak, inplikazio historiko berriak sor daitezen. Nagusiok bidea ireki behar diegu belaunaldi berriei.
ISILTASUNEAN JOLASKA / Txemi Santamaría
Lasaitasun eta bakerako hezten ote dugu? Behar adinako garrantzirik ematen ote diegu geure ikasleen eta seme-alaben esperientzia eta bizipenei? Hezi ote daiteke barnekotasuna?