Mintegi: Emakumeak Bakerako Prest

Emakumeak Bakerako Prest

EMAKUMEEN GIZARTE EKARPENA BAKEGINTZARI

Antolatzaileak: ETPI/IDTP, Bakeola eta Bake
eta Adiskidetzerako Batzordea

Izena emoteko azken eguna: martxoak 20

Euskadin, makina bat urtez, indarkeria eta giza eskubideen urraketa eguneroko ogi izan dira, gizartean egoera benetan traumatikoak ekarri dabez eta, batez be, bidegabeko sufrimentua eragin deutse jasan dabezan biktimei. Emakume asko eta asko, bai erakundeen bitartez, bai eurak zuzenean, “bakerako prest agertu ziran”, gorrotoa alde batera itzi eta bizikidetzaren aldeko deialdia egin eta konpromisoa hartuz.

Mintegi honetan, bakearen kultura suspertzearen alde diharduen emakumeen egitekoa agertzera emon eta autortu egin gura da. Emakumeek, askotariko eremuetatik (gizartea, erakundea, antolaketa, erlijinoa…), bake eta bizikidetzaren alde izan daben ekarpenaren inguruan alkarrizketan jardutea, hausnartzea eta bateratze-lana egitea eta euren ahaleginaren balio pedagogiko eta sozial itzela berreskuratzea da helburua.

 

Koordinatzailea:
Galo Bilbao Alberdi
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua eta Bake eta Adiskidetzerako Batzordeko arduraduna. Karidade eta Zuzentasuna. Bilboko Eleizbarrutia

2019/03/26 Emakumeak eta bakea historian
Rocio Salazar
BAKEOLA, Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak

2019/04/09 Erakunde publikoetatik
Maixabel Lasa
Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendari ohia. Eusko Jaurlaritza

2019/04/30 Bakearen aldeko erakundeetatik
Maria Oianguren
‘Gernika Gogoratuz’eko zuzendaria

2019/05/07 Biktimengandik
Carmen Hernandez

2019/05/21 Biktimendandik. “Mujeres en construcción” dokumentala
Maite Ibañez
“Mujeres en construcción” dokumentalaren zuzendarietako bat

2019/06/04 Eremu akademikotik
Izaskun Saez de la Fuente
Etika gizarte eraketarako masterraren zuzendaria. Deustuko Unibersidadea

2019/06/18 Kristau alkartetik

Pilar Garcia y Covandonga Martinez
Bake eta Adiskidetzerako Astrabudua-Erandioko taldea

Ordutegia: Martitzenez, 19:30-21:00
Lekua: Barrian, Plaza Barria, 4, 1. / 48005 BILBAO.
Izen-emotea: idtp@idtp.org
Izena emoteko azken eguna: martxoak 20
Ordaindu beharrekoa: 20 euro

Antolatzaileak: ETPI/IDTP, Bakeola eta Bake eta Adiskidetzerako Batzordea

DOKUMENTOAK

 

Bilboko Elizbarrutia Kultur Erakundeak Euskaraldiarekin bat

Euskaraz mintzatzen garenok zer egin dezakegu gure hizkuntza bultzatzeko? Galdera honi erantzuteko Euskaraldia sortu da.

ETPI-ak eta elizbarrutiko kultura mahaia osatzen duten beste elkarteek Euskaraldiarekin bat egin dute. Kideen artean elizbarrutiko Jakinbide liburu-denda, Archivo, Labayru Fundazioa, elizbarrutiko komunika bideak, Museoa, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua Elizbarrutiko ikastetxeak eta BAM unibertsitatea daude. Continue reading